Licencia Creative Commons
Lan ekoizpen hau ondoko lizentziapean dago: licencia Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 3.0 Unported.



Ongi etorri CurriculumBerriaLH gure eta zuen wikira.

Zer egingo dugu hemen?

Hementxe, guztion artean, ikastetxeetan Curriculum Berriaren ondorioz beharko ditugun hainbat lanabes elkarri erakusten saiatuko gara.

Hauexek dira gure helburuak. Curriculum Berrian erabiltzen den terminologiarekin ohitu. Curriculum Berrian proposatzen diren ikuspegiak ezagutu eta erabiltzen hasiko gara.

Diagnostiko eta ebaluatzeko bide berriak jorratzen ere saiatuko gara.

Gure estrategia. Ikasturtean zehar B08 berritzegunean (Leioan) elkartuko gara hainbat ikastetxetatik etorritako irakasle. Mintegia osatuko dugu. Berritzegunean landutakoa ikastetxeetan jarraipena izango du. Ikastetxean eta Berritzegunean egindakoa elkarren osagarri izango dira.

  • Wiki honetan argazkiak edo ikus-entzunezko euskarriak ere sar daitezke baina gogoratu, adinez txikikoen argazkiak on-line eskegitzeko, gurasoen baimena edo guraso-agintea duten tutoreen baimena behar da.







Kreditoak: