Wikia erabiltzeko bi dira oinarrizko ekintzak:

1. Edozein orritan idazteko "Edit this page" botoian klikatu, hortxe goian.

2. Amaitutakoan eta orritik irten baino lehen aldaketak gorde nahi badituzu "Save" botoian klikatu. (agertzen bazaizu "Draft save" mezua ere ez egin kasurik; "Draft" hitzak zirriborroa adierazten du, beraz ez da beharrezkoa gordetzea). Benetan gorde duzun edozein gauza ere, geroago, aldatzea izango duzu.


3. "Edit this page" klikatu eta gero, edozein testu prozesatzailetan agertzen den goiko tresna-barra agertuko zaizu. Idatz ezazu testua eta bukaeran "save", gorde.

4. Irudiak edota artxiboak igotzeko erabili zuhaitz batekiko laukitxoa. Ordun bi aukera izango dituzue: bata, "Upload New File"-a, zuen ordenagailutik hartzeko (errezena); klikatu "arakatu" botoian eta betiko lehioa atxiboekin agertuko zaizue eta hautatu irudi ala testu artxiboa; jarraian klikatu "Upload", itxaron eta era txikian txertatuko da; wiki orrian jartzeko egin bi aldiz klik txertatutako artxibo ala irudiaren gainean. Beste aukera da Internetetik hartu irudi edota artxiboa; horretarako idatzi helbidea "Insert External image by URL" kajoian eta klikatu "Load" botoian, aipatutako prozesuari jarraitzeko.

5. Bideoak, argazkiak eta horrelakoak jartzeko erabili behar duzue telebista ikurra. Berez argibideak ematen ditu.

6. Orri berri bat zabaldu nahi ala arazoren bat aurkezten baduzue idatzi mezu bat helbide honetara: b08leioa@berritzeguneak.net